SINOPSIA
Esneontziz, objektuz eta istorioz beteriko gurdia arrastaka eramanez, bideko hautsa astinduz, esne-saltzailea herrira iritsi da. Beste egun bat.
Pertsona ezezagun horiek guztiek, haiekiko sentitzen duen jakin-min berdinarekin begiratzen diote, eta horrek, horrek sentazio berri bat pizten dio: gaur egun espero ez zuen zerbait berezia gertatzen ari den sentsazioa.
Bere irrati zaharrak, bere ametsak elikatzen dituen, irrati-nobelaren beste kapitulu bat sintonizatu du.
Kaleko ikuskizuna, pertsona bakarrekoa eta publiko guztiari zuzendua, landa-eremuko emakumeen nortasunetik eta indarretik edaten duena.
Clown-a, objektuen antzerkia eta jolasa alaiki dantzatzen dira, barnean beste kontakizun asko dituen kontakizun bat kontatzeko.
Barrea pizteko eta galderak nekatu arte jarraitzeko garaia.
Guztion egarria baretzeko ahalegina.