NI NEU

20 URTE DARAMATZAT ANTZERKIAN LANEAN

16 URTEREKIN SENTITZEN HASI NINTZEN ARTISTA IZAN NAHI NUELA

DAGOENEKO 7 ANTZERKI LAN SORTU DITUT

Kaixo!

Lorena Arangoa Zabaleta naiz eta txikitatik argi izan dut nire mundua istorioak kontatzearen bueltan dabilela. Ahotsarekin, gorputzarekin, begiradarekin… eta isiltasunarekin ere bai. Hizkuntzak, kulturak eta sustraiek garrantzia duten leku batean jaio nintzen, eta horrek eragin zuzena izan du nire bizitzeko eta antzezteko moduan.

Aktore izateko prestatu nintzen, hasiera batean Nafarroako Antzerki Eskolan eta horrez geroztik klownean murgildu nintzen erabat, Eric de Bont, Pep Vila, Pepa Plana, Anton Valen, Paula Valluerca eta beste klown irakasle askorekin. Bizipenak partekatu, emozioak sortu, galderak piztu… Lan zintzoa, sakona eta konprometitua interesatzen zait. Pertsonaien barruan galdu eta egia apur bat aurkitzea gustatzen zait.

Urte hauetan hainbat proiektuetan parte hartu dut: antzerkian, ikus-entzunezkoetan eta performanceetan. Bidean lagun eta sortzaile bikainak ezagutu ditut, eta beti bilatu dut nire begirada ekarri ahal nuen espazio bat.

Euskaraz nahiz gaztelaniaz lan egiten dut, eta sormen, irekia eta sentibera defendatzen dut. Arteak hunkitu, zalantzan jarri eta eraldatzeko gaitasuna duela sinesten dut eta gehien bat barregurea sortu.

Webgune hau nire mundura irekiriko leiho txiki bat da. Hona iritsi bazara, eskerrik asko.

Ongi etorri.

EUSKARATIK ETA EUSKARAZ ANTZESTEA MAITE DUT

ANTZERKIAREN BIDEZ, MUNDU HOBE BAT AMESTU DAITEKEELA SINETSITA NAGO