NIRE LANAK
Emakumeek historian izan duten (eta ez duten) lekuari begiratzen diot, umorearen, ironia dosi baten eta sormen bisualaren bidez. Hainbat lanetan, emakumeen ahots isilduak, iruditegi kolektiboan dauden ikonoak eta haien bizipenak azaleratzen ditut, ikuslearekin konplizitatean.
Terapia, Terapia 2.0, Jazinta «La Potra», Itxasperri… lan guzti hauek emakumeen inguruko kontakizun berriak eskaintzen dituzte, eta beti ikuspegi ausart, zaindu eta, batzuetan, zorrotz batetik kontatuta.
Lan hauek guztiak bateratzen dituen hari ikusezina: istorioek sendatzen dutela sinestea. Antzerkia, terapia modura.