SINOPSIA
60 minutu bizitzaren bidean galdu zen emakume baten historia ezagutzeko.
60 minutu bakardadeak beldurtutako emakume hori ikusteko.
60 minutu sentimenduz, bilaketaz, barre eta negarrrez beteriko bakarrizketa isil batean, emozionatzeko eta barrez lehertzeko sortua.
60 minutu ohiko ereduen, iraganen eta maitasunen hausturarako.
60 minutu zure barrenera begiratzeko. 60 minutu.
Enmimismada hitzik gabeko clown bakarrizketa bat da, baina emozioz betea. Harremanetan harrapatuta bizi den emakume baten historia kontatzen du, bakarrik bizitzeko gai ez dena, eta bizitzako gertaera batek bere bakardeari aurrez aurre begiratzera eramaten duena.
Bakardadeari buruzko istorio bat da, norberaren aurkikuntzari buruzkoa, sentimenduei eta beldurrei buruzkoa.
Geure buruaz barre egiteko istorio bat.